Aipatzekoa da ere gaur egun euskal kulturan tresna hauek jotzen jarraitzen direla eta gure festak alaitzen dituztela, giro ederrak sortuz.
Txalaparta
Definizioa: makila batzuez jotzen da oholez osatutako
antzin-antzinako perkusiozko Euskal musika tresna da, jatorriz komunikatzeko
tresna zen, gerora, musika tresna bihurtu da.
Deskribapena: bi euskarri ditu: otarrak eta saskiak
buruz behera jarririk eta aulkiak eta bankuak. Hauen gainean, isolatzen duen
zerbait; arto-hostoa, belar idorra, zaku zaharrak... Bi euskarriren gainean
jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute, euskarriak ohol muturretatik
bosten batera kokatzen direlarik. Hauen luzeera desberdina izaten da tokiaren
arabera.
Txalaparta zahar gehienek ez zuten bi edo hiru
ohol baino gehiago izaten, baina egun dozena bat oholez osatutako txalaparta
afinatuak ere aurki daitezke, eta horiei esker doinuak eta akordeak jo
daitezke. Euskarriak era aldatzen joan dira.
Musika tresna hau lau makilez jotzen da,
txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna"
("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena"
("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak
oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean.
Zertarako erabiltzen da? Aintzina auzolanetako eginbeharrekin
ospakizunarekin lotuta, beti festa giroan erabiltzen zen. Afaldu ondoren jendea
pixka bat berotzen zen, orduan, han bertan prestatzen zuten txalaparta,
normalean atarian.
Txalaparta, tradizionalki sagardoaren eta baserriaren
munduari atxikia egon da. Herri askotan, upeletako sagardoa edateko puntu
egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko.
Esan izan da milaka urte dituen tresna dela, baina hori ez dago frogatua.
Gipuzkoan ohikoa izan da Donostia, Lasarte-Oria,
Usurbil, Hernani, Urnieta, Astigarraga, andoain, Oiartzun, Orio...
udalerrietan. Nafarroan, Lesakan eta Baztanen ere bai.
Halaber, bertsolaritzarekin lotuta egon da bere
erabilera.
Gaur egun, txalaparta perkusiozko musika tresna bezala
erabiltzen da Euskal Herrian gehienbat folk musikan. Ekitaldi kultural eta
politikoetan ere askotan entzuten da. Juan Mari
Beltranek, Mikel Laboak, Oskorrik, Hertzainek, kepa Junkerak eta
beste musikari askok beren instrumentazioan sartu dute, haren soinu bereziak
erakarrita.
Definizioa: Artzainen artean erabilitako dultzainaren
antzeko airezko Euskal musika tresna tradizionala da. Aho edo atakaz osatutako
kanabera paralelo bi dauzka aho barruan kanabi txikiz mihiz horniturik eta
guztia zurezko egitura inguratuta.

Adar handi eta txikiak alboetan kokaten dira eta hauen artean tutuak.
Euskarria eta kate ere baditu.
Bizkaia, arratia eta Nerbioi ibarretan alboka
jotzeko tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez:
Anbrosio Gorostiaga “Anbros", Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano eta
Silbestre Elezkano "Txilibrin", Migel Larrinaga "Txuskoa",
Alejo Etxezarraga, Graziano Lekue "Txisperue" eta beste asko. Gaur
egun garranztitsuena Juan Mari Beltran da.
Dultzaina
Definizioa: zurezko haizezko musika tresna da,
albokaren antzeko hotsa egiten duena. Klarinetearen familiakotzat har daiteke,
baina zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik.
Deskribapena: Gorputzak 35 zentimetro inguru neurtzen
ditu eta hainbat osagai ditu; bihi bikoitzeko pita du, kanaberazko bi mihi
metalezko Tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da mihiak eta tutua lotuz
eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tonu aldaketarako zortzi zulo
ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behatz txikiarekin isten da
behealdean dagoen lehena, erosotasunagatik pixka bat alboratua dagoena
(dultzaina zahar batzuek ez dute zulo hau eta horregatik nota bat gutxiago
ematen dute).
Dultzaina guztiek
behealdean beste bi zulo dituzte alboetan, biak parean, soinu-tutuaren luzera
finkatzen dutenak eta hauetatik bukaerara dagoen tutu-zatiak bozgorailu
zeregina du.
Batzuetan metalezko uztai zabalak daramatza,
instrumentua inguratuz. Mihizkak (fitak) kanaberaz egiten dira. Lehen,
dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen; gaur egun, eginda saltzen dituzte.
Ohikoa da atabalak lagunduta jotzea baina gehienetan danborraren laguntzaz jo
izan bada ere, panderoa ere izan da taldean.
Aipatzekoa da ere gutxienez beste bi izen ere
badituela: bolin-gozo eta Nafarroako gaita. Gaita bi fitako
tresna da, artzain oboe bat, kornamusa oin baten antzeko egitura morfologikoa
duena.
Zertarako erabiltzen da? Bere errepertorioa batez ere, Mediterraneo
aldekoa da: jotaz, boleraz, fandangoaz, arin-arinaz, porrusaldaz eta herri
kantuz osatutakoa.
Tresna honen hotsa herri eta hirietan entzuten da
festetako goiz-soinua ematen, erraldoi eta buruhandiekin konpartsak mugitzen,
plazetan kontzertua eta dantzarako musika eskeintzen (ezpata eta zenbait
eratako dantzak)
Aintzinako errirmo edo
ospakizunetako dantza askotan erabiltzen dela ere esan behar da. Hala Araban,
nola Erribera eta Pirinio aldeetako (Otxagabiako dantzak) Nafarroako partean. Azken honetan toki berezia dauka
gaitak, bereziki Aoiz-Iruñea inguruan garatu da, Bianan eta gero Lizarran XIX.
mendean.
Euskal Herrian, izan ere, dultzaina oso musika
tresna garrantzitsua da Nafarroan eta Araban. Gipuzkoan eta Bizkaian ere
erabiltzen da, neurri txikiagoan eta beste izaera batekin. Gainera, Zuberoan
bada txanbela izeneko dultzaina txiki bat.
Baserri girokoa denez, belarriz jo ohi zen XX.
mendearen bukaeralderaino; hau da, partiturarik gabe ikasten zuten jotzen. Ezkontzetan,
inauterietan, erromerietan eta herrietako —eskuarki, herri txikietako— jaietan
entzuten da. Gaur egun, XX. mendean baino askoz gutxiago izaten dira dultzaina
joaldiak.
Txistua eta danbolina
TXISTUA
Definizioa: hiru zuloko txirularen Euskal Herriko
aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik
garrantzitsuenetarikoa.
Deskribapena: Ezkerreko eskuarekin jotzen den hiru
zuloko (hirurak behealdean ditu; bi aurrealdean eta bat atzealdean) monoflauta
ireki zuzena da. Aintzina, txistuak egurrezkoak edota zurezkoak ziren. Gaur
egun, Zurezkoa da eta metalezko eraztunak ditu bata bestearen gainean jarriak.
Txistu guztian zehar eraztun batzuk daude bata bestearen gainean jarriak,
ahokadurara iritsi arte. Ahokadura metalezkoa da eta puntan metalezko zirrikitu
batetik airea botaz jotzen da.
Hatz nagia eraztunean sartzen da, txistua eror ez
dadin. Beste bi behatzak (hatz luzea eta erakuslea), goiko bi zuloetan joaten
dira, behatz lodia, atzeko zuloan eta behatz txikia sostenitu eta bemolak
egiteko erabiltzen da txistuaren azpiko zuloan kokatuz. Eskuin eskuarekin, danbolina
jotzen da normalean melodiaren erritmoa markatzeko.
DANBOLINA
Definizioa: danbor arrunta baino luze eta estuagoa den
eta baketa bakarrez jotzen den perkusiozko musika tresna menbranofonoa da, Euskal Herrian
tradizionalki oso hedatua.
Deskribapena: danbor txiki eta itxia da, atzealdeko
larruan bordoi bakarra izaten duena. Ezkerreko besotik eskegitzen da eta eskuaz
jotzen da ziri izena ematen zaion makila fin bakarrez.
Zertarako erabiltzen dira?
Txistua eta danbolina musika instrumentu bikotea dira eta herri festetan
dantzariei (sagardantza, axuri beltza, zazpi jauzi...) erritmoa eta musika
eskaini egiten diete. Gainera, ez dago bakarrik Euskal Herrian, ia mundu
guztitik zabaltzen doa.
Aintzina, txistularia bere inguruko gizartearekin
erabat lotuta zegoen, baserritarren eta antzinako kultura eta ohitura zaharrak,
(kasu batzuetan kristautasun aurreko kultura eta sinesmenak) mantentzen ziren
inguru horietan eta bere musikarekin parte hartzen zuen herriko bizitzan; lan,
festa, dantza, gizarteko ospakizun eta abarren inguruko ekintzetan. Kostaldeko
herrietan baleak agertzen zirenean txistulariak, txistuarekin arrantzaleei
abisatzen zien ere.
Trikitixa eta panderoa
TRIKITIXA
Definizioa: Euskal erromerietan ohikoa den haizezko
instrumentua da. Pandero jolez lagunduz jotzen den eskusoinu txikia edo soinu
txikia da ere, botoidun akordeoi diatonikoa.
Deskribapena: Eskuineko aldean hogeita hiru botoi ditu,
notak dira horiek. Erdialdean haizea sartzeko, gordetzeko eta irteteko lekua
badago eta botoiak zapalduz eta trikitixa irekiz eta itxiz soinua ateratzen da.
Ezkerraldean beste hamabi botoi daude, bajoak deritzenak.
Lehen egurraren kolorekoak ziren baina hori
aldatuz joan da eta gaur egun kolore askotakoak daude.
PANDEROA
Definizioa: Panderoa perkusiozko musika tresna
membranofonoa da, esku eta atzamarrekin jotzen dena.
Deskribapena: itxuraz, borobila da, menbrana batez
partzialki estalita dagoena eta inguruan soinua egiten duten disko metalikoen
antzekoak dituena. Beheladean zulo bat dauka behatz potoloa bertan sartuz
tresna hezltzeko eta beste eskuarekin eragiteko.

Zertarako erabiltzen da? Gaur egun trikitixa eta panderoaa normalean
herriak alaitzeko, festetan jotzeko, etab. erabiltzen dira. Europan eta
Ameriketan ere ezagunak dira, aldaera askorekin, beraz, zabalduta daude.
Kepa Junkera eta Alaitz eta Maider dira aipagarrienak Euskal musikan.
Atak honetarako erabili ditugun helbideak:
Euskonews-txalaparta
Txalaparta
Euskosare
Euskal Kulturaren Erakundea
Txistua
Euskonews- txistu eta danbolina
Hiru
lan polita! eskerrik asko!
ResponderEliminar