Atal honetan Euskal dantzen inguruan arituko gara, orokorrean. Gaia oso zabala izan arren, hainbat puntu azpimarratu ditugu, hala nola, dantza ezagun batzuk, dantza motak eta jantzi tradizionalak.
Euskal dantzen inguruan aritzea garrantzitsua iruditu zaigu hauen benetako esanahia ezagutzeko eta euskal kultura ezagutzeko. Gainera, gaur egun ere dantzek badute lekua gure kulturan, herrietan haur zein helduek euskal dantzak ikasteko aukera baitute.
Euskal dantzak gure erroen adierazle eta sustraiak (orain dantzari esker, jende ezberdinek sustraiak atzeman dezazkete eta mota askotako harremanak ukan) eta euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak direla esan daiteke, Euskal nortasuna handizki adierazten dutenak.
Euskal dantzen inguruan aritzea garrantzitsua iruditu zaigu hauen benetako esanahia ezagutzeko eta euskal kultura ezagutzeko. Gainera, gaur egun ere dantzek badute lekua gure kulturan, herrietan haur zein helduek euskal dantzak ikasteko aukera baitute.
Euskal dantzak gure erroen adierazle eta sustraiak (orain dantzari esker, jende ezberdinek sustraiak atzeman dezazkete eta mota askotako harremanak ukan) eta euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak direla esan daiteke, Euskal nortasuna handizki adierazten dutenak.
Folklorea da,
zalantzarik gabe, gizarte bat ongien definitzen duen ekintza kulturala, eta
dantza tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar gorde direnak,
horren lekuko bikaina. Bertan, leinuen kulturako eta aurre-historiako
ezaugarriez gain era guztietako eragin eta nahaste kulturalak ikus daitezke.
Nonahi edo noiznahi emana izan
dadin (norbera dantzari edo dantza talde batean, kanpoan edo barnean, molde
tradizionalean edo gaurkotuan) dantza etengabe berritzen ari da. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera ere
dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia, arrazoia eta dantza egiteko modua
ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik
egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak
ere.
Dantza
tradizionala gizarte bizitza, bizitza erlijioso eta ludikoaren zati
garrantzitsua izan da Euskal Herrian. Euskal dantza festa eta ospakizun orotan
agertu izan da eta Euskal Herriko dantza tradizionaleko taldeak, aberastasun
eta aniztasun folklorikoari dagokionez Europa mailan aberatsenetakoa de kultur
ondare garrantzitsu hau gordetzen eta zabaltzen jarraitzen dute.
Esan behar da Euskal dantza denbora berean
teknikoa eta herrikoia dela, bat-batekoa eta kulturala. Arketipoetan sartzen ez
den jendarte baten aniztasuna erakusten du eta.
Hona hemen dantza ezagun batzuk:
-
Arku-dantza
-
Aurreskua
-
Axeri-dantza
-
Dantzari
dantza
-
Ezpata-dantza
-
Sagar-dantza
-
Zinta-dantza
-
Sorgin-dantza
-
Zazpi
jauzi
-
Lantz
-
Zortziko
Aipatzekoa da ere dantzak sailkatzeko
hainbat eredu daudela, eta dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak
daudela;
- Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
- Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen
ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak
gogoratzeko egiten dira gehienetan.
- Festa amaierako
dantzak. Ziklo baten
amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan
jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.
Dantzan, eta gure kasuan,
tradiziozkoak diren dantzetan jantziak duen garrantzia izugarrizkoa da.
Mugimenduak, gorputzaren espresio den neurrian, soinari gainean jartzen
zaionarekin bat egingo du dantzariarengan eta emaitza bere osotasunean baloratu
ahal izango da. Gainera, begiradak topatuko duen lehenengo gauza izan ohi da,
dantzariari itxura ezarriko diona, alegia.
Esan genezake jantziak eta dantzariak
nolabaiteko sinbiosia lortzen duenean, benetako arte espresio bilakatzen dela
begien aurrean daukaguna. Alde batetik, Dantzariak, soinean daramanari,
mugimendua ezarriko diolako eta bestetik, jantziak berak dantzaria modu
berezian sentiaraziko duelako.
Tradiziozko dantzetan eraman ohi diren
zenbait jantzi eta janzkik, gainera, balio sinbolikoa izan dezakete: kolore
gorriak, gizonezkoak gonekin jantzita joateak, kono forma duten kapelek,
maskarek…

Ondorengo bideoan, nahiz eta Korosti Dantza Taldearen presentazio bideoa izan eta taldearen ezaugarriak agertu, Euskal Dantzen zalkuntzarako helburuarekin leku ezberdinetako dantzen zatiak eta jantziak agertzen dira.
Jarraian, aurreko informazioa hartutako helbideak daude. Informazio gehiago nahi izatekotan bertan eskuragarri daukazue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario