2012/03/02

Euskal musika tresnak

Jarraian Euskal musika tresna garrantzitsu batzuen inguruko informazioa ematen dizuegu hauek izan baitira gure kulturako festa eta ospakizunetan soinua eta erritmoa jarri duten musika tresna garrantzitsuenak. Bakoitzaren ezaugarriak eman eta azaldu ondoren, bideo bat jarri dugu hauetako bakoitzaren hotsa entzuteko.

Aipatzekoa da ere gaur egun euskal kulturan tresna hauek jotzen jarraitzen direla eta gure festak alaitzen dituztela, giro ederrak sortuz.

Txalaparta

Definizioa: makila batzuez jotzen da oholez osatutako antzin-antzinako perkusiozko Euskal musika tresna da, jatorriz komunikatzeko tresna zen, gerora, musika tresna bihurtu da.

Deskribapena: bi euskarri ditu: otarrak eta saskiak buruz behera jarririk eta aulkiak eta bankuak. Hauen gainean, isolatzen duen zerbait; arto-hostoa, belar idorra, zaku zaharrak... Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute, euskarriak ohol muturretatik bosten batera kokatzen direlarik. Hauen luzeera desberdina izaten da tokiaren arabera.

Txalaparta zahar gehienek ez zuten bi edo hiru ohol baino gehiago izaten, baina egun dozena bat oholez osatutako txalaparta afinatuak ere aurki daitezke, eta horiei esker doinuak eta akordeak jo daitezke. Euskarriak era aldatzen joan dira.

Musika tresna hau lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna" ("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena" ("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean.


Zertarako erabiltzen da? Aintzina auzolanetako eginbeharrekin ospakizunarekin lotuta, beti festa giroan erabiltzen zen. Afaldu ondoren jendea pixka bat berotzen zen, orduan, han bertan prestatzen zuten txalaparta, normalean atarian.

Txalaparta, tradizionalki sagardoaren eta baserriaren munduari atxikia egon da. Herri askotan, upeletako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko. Esan izan da milaka urte dituen tresna dela, baina hori ez dago frogatua.

Gipuzkoan ohikoa izan da Donostia, Lasarte-Oria, Usurbil, Hernani, Urnieta, Astigarraga, andoain, Oiartzun, Orio... udalerrietan. Nafarroan, Lesakan eta Baztanen ere bai.

Halaber, bertsolaritzarekin lotuta egon da bere erabilera.

Gaur egun, txalaparta perkusiozko musika tresna bezala erabiltzen da Euskal Herrian gehienbat folk musikan. Ekitaldi kultural eta politikoetan ere askotan entzuten da. Juan Mari Beltranek, Mikel Laboak, Oskorrik, Hertzainek, kepa Junkerak eta beste musikari askok beren instrumentazioan sartu dute, haren soinu bereziak erakarrita.


 Alboka

Definizioa: Artzainen artean erabilitako dultzainaren antzeko airezko Euskal musika tresna tradizionala da. Aho edo atakaz osatutako kanabera paralelo bi dauzka aho barruan kanabi txikiz mihiz horniturik eta guztia zurezko egitura inguratuta.

Deskribapena: mihi bateko klarinete bikoitza motako soinu-tresna dugu. Mihi batekoa da sortzaile diren fitak mihi batekoak direlako, eta bikoitza, bi soinu-tresna direlako batean edo erantsita. Bi behi adar ditu ere.

Adar handi eta txikiak alboetan kokaten dira eta hauen artean tutuak. Euskarria eta kate ere baditu.




Zertarako erabiltzen da? Bere errepertorioa fandangoa, jota, arin-arina jotzeko erabiltzen da adibidez. Eta askotan panderoarekin lotuta doa, honek laguntzen diolarik.

Bizkaia, arratia eta Nerbioi ibarretan alboka jotzeko tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga “Anbros", Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano eta Silbestre Elezkano "Txilibrin", Migel Larrinaga "Txuskoa", Alejo Etxezarraga, Graziano Lekue "Txisperue" eta beste asko. Gaur egun garranztitsuena Juan Mari Beltran da.


Dultzaina

Definizioa: zurezko haizezko musika tresna da, albokaren antzeko hotsa egiten duena. Klarinetearen familiakotzat har daiteke, baina zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik.

Deskribapena: Gorputzak 35 zentimetro inguru neurtzen ditu eta hainbat osagai ditu; bihi bikoitzeko pita du, kanaberazko bi mihi metalezko Tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da mihiak eta tutua lotuz eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tonu aldaketarako zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behatz txikiarekin isten da behealdean dagoen lehena, erosotasunagatik pixka bat alboratua dagoena (dultzaina zahar batzuek ez dute zulo hau eta horregatik nota bat gutxiago ematen dute).

            Dultzaina guztiek behealdean beste bi zulo dituzte alboetan, biak parean, soinu-tutuaren luzera finkatzen dutenak eta hauetatik bukaerara dagoen tutu-zatiak bozgorailu zeregina du.

Batzuetan metalezko uztai zabalak daramatza, instrumentua inguratuz. Mihizkak (fitak) kanaberaz egiten dira. Lehen, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen; gaur egun, eginda saltzen dituzte. Ohikoa da atabalak lagunduta jotzea baina gehienetan danborraren laguntzaz jo izan bada ere, panderoa ere izan da taldean.

Aipatzekoa da ere gutxienez beste bi izen ere badituela: bolin-gozo eta Nafarroako gaita. Gaita bi fitako tresna da, artzain oboe bat, kornamusa oin baten antzeko egitura morfologikoa duena.




Zertarako erabiltzen da? Bere errepertorioa batez ere, Mediterraneo aldekoa da: jotaz, boleraz, fandangoaz, arin-arinaz, porrusaldaz eta herri kantuz osatutakoa.

Tresna honen hotsa herri eta hirietan entzuten da festetako goiz-soinua ematen, erraldoi eta buruhandiekin konpartsak mugitzen, plazetan kontzertua eta dantzarako musika eskeintzen (ezpata eta zenbait eratako dantzak)

            Aintzinako errirmo edo ospakizunetako dantza askotan erabiltzen dela ere esan behar da. Hala Araban, nola Erribera eta Pirinio aldeetako (Otxagabiako dantzak) Nafarroako partean.            Azken honetan toki berezia dauka gaitak, bereziki Aoiz-Iruñea inguruan garatu da, Bianan eta gero Lizarran XIX. mendean.

Euskal Herrian, izan ere, dultzaina oso musika tresna garrantzitsua da Nafarroan eta Araban. Gipuzkoan eta Bizkaian ere erabiltzen da, neurri txikiagoan eta beste izaera batekin. Gainera, Zuberoan bada txanbela izeneko dultzaina txiki bat.    

Baserri girokoa denez, belarriz jo ohi zen XX. mendearen bukaeralderaino; hau da, partiturarik gabe ikasten zuten jotzen. Ezkontzetan, inauterietan, erromerietan eta herrietako —eskuarki, herri txikietako— jaietan entzuten da. Gaur egun, XX. mendean baino askoz gutxiago izaten dira dultzaina joaldiak.


Txistua eta danbolina

TXISTUA

Definizioa: hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.

Deskribapena: Ezkerreko eskuarekin jotzen den hiru zuloko (hirurak behealdean ditu; bi aurrealdean eta bat atzealdean) monoflauta ireki zuzena da. Aintzina, txistuak egurrezkoak edota zurezkoak ziren. Gaur egun, Zurezkoa da eta metalezko eraztunak ditu bata bestearen gainean jarriak. Txistu guztian zehar eraztun batzuk daude bata bestearen gainean jarriak, ahokadurara iritsi arte. Ahokadura metalezkoa da eta puntan metalezko zirrikitu batetik airea botaz jotzen da.

Hatz nagia eraztunean sartzen da, txistua eror ez dadin. Beste bi behatzak (hatz luzea eta erakuslea), goiko bi zuloetan joaten dira, behatz lodia, atzeko zuloan eta behatz txikia sostenitu eta bemolak egiteko erabiltzen da txistuaren azpiko zuloan kokatuz. Eskuin eskuarekin, danbolina jotzen da normalean melodiaren erritmoa markatzeko.

DANBOLINA

Definizioa: danbor arrunta baino luze eta estuagoa den eta baketa bakarrez jotzen den perkusiozko musika tresna menbranofonoa da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua.

Deskribapena: danbor txiki eta itxia da, atzealdeko larruan bordoi bakarra izaten duena. Ezkerreko besotik eskegitzen da eta eskuaz jotzen da ziri izena ematen zaion makila fin bakarrez.

Zertarako erabiltzen dira?

Txistua eta danbolina musika instrumentu bikotea dira eta herri festetan dantzariei (sagardantza, axuri beltza, zazpi jauzi...) erritmoa eta musika eskaini egiten diete. Gainera, ez dago bakarrik Euskal Herrian, ia mundu guztitik zabaltzen doa.

Aintzina, txistularia bere inguruko gizartearekin erabat lotuta zegoen, baserritarren eta antzinako kultura eta ohitura zaharrak, (kasu batzuetan kristautasun aurreko kultura eta sinesmenak) mantentzen ziren inguru horietan eta bere musikarekin parte hartzen zuen herriko bizitzan; lan, festa, dantza, gizarteko ospakizun eta abarren inguruko ekintzetan. Kostaldeko herrietan baleak agertzen zirenean txistulariak, txistuarekin arrantzaleei abisatzen zien ere.


Trikitixa eta panderoa

TRIKITIXA

Definizioa: Euskal erromerietan ohikoa den haizezko instrumentua da. Pandero jolez lagunduz jotzen den eskusoinu txikia edo soinu txikia da ere, botoidun akordeoi diatonikoa.

Deskribapena: Eskuineko aldean hogeita hiru botoi ditu, notak dira horiek. Erdialdean haizea sartzeko, gordetzeko eta irteteko lekua badago eta botoiak zapalduz eta trikitixa irekiz eta itxiz soinua ateratzen da. Ezkerraldean beste hamabi botoi daude, bajoak deritzenak.

Lehen egurraren kolorekoak ziren baina hori aldatuz joan da eta gaur egun kolore askotakoak daude.

 
PANDEROA

Definizioa: Panderoa perkusiozko musika tresna membranofonoa da, esku eta atzamarrekin jotzen dena.

Deskribapena: itxuraz, borobila da, menbrana batez partzialki estalita dagoena eta inguruan soinua egiten duten disko metalikoen antzekoak dituena. Beheladean zulo bat dauka behatz potoloa bertan sartuz tresna hezltzeko eta beste eskuarekin eragiteko.




 

Zertarako erabiltzen da? Gaur egun trikitixa eta panderoaa normalean herriak alaitzeko, festetan jotzeko, etab. erabiltzen dira. Europan eta Ameriketan ere ezagunak dira, aldaera askorekin, beraz, zabalduta daude.

Kepa Junkera eta Alaitz eta Maider dira aipagarrienak Euskal musikan.






1 comentario: