EUSKAL HERRIKO KIROLAK
Euskaldunok beti izan dugu ohitura kirola praktikatzeko, jarraian hainbat kirol ikusteko aukera izango duzue. Batzuk, besteak baino ezagunagoak baina denak oso interesgarriak.
PILOTA
Euskal herrian pilota aspaldidanik praktikatu den kirola da, modalitate desberdinez osaturikoa. Beraz, aniztasuna da jokoaren ezaugarri nagusiena.
Non jolasten da eta nola jolasten den ikusteko aukera izango duzue jarraian.
1-Plaza irekiko frontoiean
2-Trinketean
3-Ezker pareta duen frontoiean
PILOTA
Euskal herrian pilota aspaldidanik praktikatu den kirola da, modalitate desberdinez osaturikoa. Beraz, aniztasuna da jokoaren ezaugarri nagusiena.
Non jolasten da eta nola jolasten den ikusteko aukera izango duzue jarraian.
1-Plaza irekiko frontoiean
2-Trinketean
3-Ezker pareta duen frontoiean
SOKATIRA
Zer da sokatira?
Sokatira herri kirol bat da.Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten bi aldetan kokatzen direlarik, partaide bakoitzak bere aldera tira egin behar dute
Zein da kirolaren helburua?
Sokatiraren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea
pasaraztea da. Talde bakoitza 8 pertsonaz osaturik dago eta kapitain bat egoten da.
Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko
partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta.
TRAINERU ESTROPADAK
Kirol hau, garai batean arrantzaleek egiten zuten lanean
du oinarria. 13 arraunlarik
eta patroiak osatzen dute trainerua. Patroia ,arraunlarien aurrean eta ontziaren
atzeko aldean kokatzen da bere lana traineruaren norabidea gidatzea da.
Udan egiten dira estropadak, eta Kontxako bandera da ezagunena,
zortzi traineru onenak Donostiako badian lehiatzen dutelarik. Estropada hauek, duela mende bat baino gehiagotik egiten dira,
eta urte osoan zehar euskal herrian egiten den kirol ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario